2008/12/07

Lurpetik bueltan...


Argazkiak.org | La serpiente bicolor © cc-by-sa: txikillana

Gaur goizian, "diana" jota danok dantzan jarri eta mobilizaziño itzala egon da. Txindurri zuri-gorrixak lanian jarritta, Lea-Artibai-Urdaibaiko hainbeste zulotara abixau gara, espeleolagunei gure eskualdeko onena erakusteko gogoz. Leunbe etan Iñeritzeko exkurtsiñuak kenduta (arriskutsuegixa, egualdi honekin) beste txango ixa guztiak bete doguz:
  • Talde batek ibilbide artistikua egin dau. Eduk eta Tanak gidatuta, Santimamiñeko ondaria eta Gerandako Potoko Lezara juan dira txango, bata eta bestiak gordetzen daben aberastasun artistiko ezkutuaz gozatzeko.
  • Beste batek Ogoñora egin dau. Jakinmiñ asko eragitten detse kanpotarrei Kantauriko Begixak, ADES taldiak 1991an explorautako zulo honek. Oskar Etxebarrian taldiak lurmuturran pareta ikaragarrittik jaitsi dau sokekin lagunduta (batek baiño gehixagok busti dittu frakak kontizu...).
  • Lamiñetako Sistema ezaguna da oligoketo espezie gehixen gordetzen dittuana gure eskualdian. Horregaittik, ulergarrixa da Ainara Atxurra zoologuak bertara juaten erakutsi daben interesa. Idoia Ibarretxe eta Gerardo del Hoyo espeleologuak lagunduta, Berriatuako zulo interesgarri honen bidiak rekorridu dittuez.
  • Mikrotalde bat egon da be, Ezunetatik sartu eta Urgitxittik urtenda pasio bizkor bat egin dabena. Gotzon Aranzabalek gidatu dau Andoni Jimenezek osatzen zeban "taldia", eta pentsatzen dogu oñatiarrak klase magistrala ondo aprobetxauko zebala.
  • Abittagako kobatik talde bi sartu dira, eta ADES Gelan banatu: Bikain Urkiri eta Oier Gorosabelen taldiak Hipopotamuen Gelako lokatz gozua dastatuta Trakamalletik urten dabe, abentura atsegiñian. Pedro Uribarri eta Urtza Sarrionandia, ostera, bere taldia exploraziño muturreraiñok gidatu dabe (Abittagako terra incognita eremua hasten dan mugara, ala egixa), desobstrukziñuan jardutera. 21.00etan bueltau dira!!!!

Argazkiak.org | Ibillaldi artistikokuak © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Oskar Etxebarria © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Kantauriko Begira juan dan taldia © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Gerardo del Hoyo © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Armiña-Lamiñak trabesixan © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Ezuneta-Urgitxi trabesiakuak © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Abittagara juandakuak © cc-by-sa: txikillana

Bapatekotasuna jardunaldi hónen ezaugarrixa bihurtzen dihardu, ostera; eta horri jarraittuta, programatik kanpoko ekimenak gertatzen dihardue. Kantabriatik etorrittako espeleourpekarixak hiru sifoi ikuskatzen dihardue: atzo Ullako Ubegixa, gaur Osiñetako Lezia eta bixar Axpeko Kobie ikuskatuko dittuez, euri-denporan urak dakan portaeria aztertu eta "atakia" prestatzeko, gaur egungo exploraziñuen muga diran sifoi hauek gainditze aldera. ¡Laguntza bikaiña ADES-kuendako!


Argazkiak.org | Alvaro Subiñas © cc-by-sa: txikillana

No hay comentarios: