2008/12/06

Lurpeko uretako animalixak


Argazkiak.org | Ainara Atxurra © cc-by-sa: txikillana

Ainara Atxurra, EHU-ko Zoologia eta Animali Biologia Zelularreko ikerlarixak, gure beste haitzulokide batzu aurkeztu deskuz, oinguan ezezagunaguak. Oligoquetoak espezie asko dira, 19 bat. Hortik bost endemikoak dira Urdaibaien, eta euretako batzu koba bakarrian aurkitzen dira. Azalpenetaz gain bere hitzaldixa argazki mikroskopiko ikusgarrikin osatu dau ikerlari gaztiak.

Honekin amaittu dira gaurkoz Jardunaldixak. Bixar, kanpotik ibilliko gara eta arratsalderarte ez dogu bloga aktualizauko. Ondoloin.

Koben argazkixen iraultzia


Argazkiak.org | Josu Granja © cc-by-sa: txikillana

Josu Granja erreferentziako gizona da argazkilaritzan, ez bakarrik Euskal Herrixan baitta atzerrixan be. Oinguan be aintzindarixa da, eta "led" argixekin egindako aproben barri emon desku. Zantzu guztien araberan, datozen urtietan haitzuluen argazkilaritza goittik behera irauliko dau (¡barriro be!) teknika barri honek.


Argazkiak.org | Espeleo argazkixan iraultza barri bat © cc-by-sa: txikillana

Saguzaharrak, gure lagunak


Argazkiak.org | Maria Napal © cc-by-sa: txikillana

Maria Napal biologua saguzarretan espezialistia da, eta aspaldiko lagun txiki hauek hobeto ezagutu ahal izan doguz berari esker. Saguzaharren fisiologia berezixa adibidez: orientatzeko sistemia, ernaltze ziklua, hibernazioa ezagutzia garrantzitsua da gure jardun espeleologikuan hárei trabarik egin ez deixegun. Adibidez, hibernatzen dagola esnatziak, bere herixotza ixa segurua suposatzen dau.

Lehelengo begi bistazuan danak bat emoten badabe be, espezie desbardiñak dagoz eta háren ezaugarrixak erakutsi deskuz, txango gabizenian gure lagunak ondo identifikau daiguzen. Kontserbaziñua, arriskuak, extintziñoko arriskudun guniak be ezagutu doguz EH-n. Era berian, jarduteko eredu egokixak eta ekimen laudagarri batzu aittatu dittu.

Aretua bete-bete eginda mantentzen dogu; ez da gitxi, kontuan hartuta gaur zazpigarrengo aktibidadia dala (Carlos Prietok ezin izan dau bere hitzaldixa emon, tamalez).


Argazkiak.org | Zazpigarren hitzaldixa, beteta © cc-by-sa: txikillana

Arratsaldian, ekoizten eta ekoizten

Arratsaldian zihar, espeleologo gehixenak lau taldetako baten sartu eta biharrian jardun dabe, argazkixetan ikusi zeinkien modura (halan be, egon da Gernikan txikiteuan ibilli danik).


Argazkiak.org | Javier Diez © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Espeleo teknika tallarra © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Petrus eta Iñaki Latasa © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Topo taldia © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Eduardo Gordo © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Edun taldia © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Santiago Urrutia © cc-by-sa: txikillana


Argazkiak.org | Santin tallarrekuak © cc-by-sa: txikillana

Zientzia, artia eta ardaua


Argazkiak.org | Atseden gozua © cc-by-sa: txikillana

Burua hitz eta kontzeptu interesgarriz beteta, eurak integratzeko sasoia dator. Gutako hainbeste eta hainbeste ezagutzen ez gara, eta ezagutzen hasi bihar. Bazkalordua izan da.

Haitzuluen katalogua

Hitzaldixen programia estua bada be, jentiak galdetzeko gogo haundixak dakaz eta zientifikuen arteko eztabaidak pizkat berandutu egitten deskue.

Argazkiak.org | Azken filakuak © cc-by-sa: txikillana

Javi Morenon bigarren hitzaldixan, EAE-ko Haitzuluen kataloguan proiektua hobeto ezagutu dogu. 9 espeleologia talde GEV-eko katalogo zaharra eguneratzen gabiz juan dan urtietan.Lurrazaleko mapak dagoz, baiña lur azpixa guztiz ezezaguna da; exploratzeko biharra ez zan XIX gizaldixan amaittu. Topografixia lagun, lurpeko munduan mapak egittia da gure biharra baiña horretarako talde guztien artian kolaborau biharra dago.

Kobazuluak ez dabe guzurrik esaten


Argazkiak.org | Arantza Aranburu © cc-by-sa: txikillana

Arantza Aranburu espeleologoa geologian doktorea da, EHU-ko Mineralogia eta Petrologia Sailleko irakaslia eta Atapuercaco indusketetako talde zientifikokua. Bere hitzaldixan haitzuluetan agertzen diran geologia arrastuak eta hárek emoten deskuen informaziño ugarixa aurkeztu desku. Abstraktuan ibilli barik, hurreko ingurunieri buruz ibilli da eta, modu horretan, Euskal Herrixan hain ondo ezagutzen doguzen parajiak oin dala 1.000.000 urte zelakuak ziran ikusi dogu. Espeleotopografuei mezu bat bialdu detse: sedimentuen informaziñua sistematikoki biltzeko, oiñ arte gitxittan egitten dan gauzia eta ikerketa lanetan berebizikua izaten dana.

Gizakixen legiak eta haitzuluak


Argazkiak.org | Javier Moreno © cc-by-sa: txikillana

Javier Moreno abokatuak eta Burnia Espeleologia Taldeko kidiak koben egoera legal eta administratibuaz jardun dau. Gauza asko baloratu bihar dira: kobian beran balixo hidrologiko, geologiko, biologiko eta historikua, jabetzia, erantzukizuna, babes naturala... batzutan egoeria korapillotsua izaten da, Debako Praileaitzen kasuan moduan. Espeleologia aldetik irizpide batzu proposatzen dira karst gunien babes eta kudeaketa globalerako. EAE-ko datuei begira ingurune hónen garrantzixa ondo ikusten da: 9 parke naturaletatik 8 karstak dira.

Rinozerontiak, oreiñak eta ursus spelaeus


Argazkiak.org | Pedro Castaños © cc-by-sa: txikillana

Pedro Castaños, paleontologua eta Aranzadiko kidian hitzaldixa gozatu dogu, lehelengo-lehelengo ordutik bete-bete eginda dagon hitzaldi aretoko guztiok. Eminentzia bat. Harrigarrixa da, gurekin kobara sartzen danian ezpal txiki bat eskutan hartu ta: "¡Oh! ¡Pero si es una pelvis de rinoceronte!" esan leike adibidez, danok ahozabalik lagata. Kobetan hainbestetan aurkitzen doguzen hazurtxo hórrek interpretatzeko ezinbestekua izaten da paleontologuen laguntzia, eta era berian eurendako gure jarduna aurkikuntzen itturri agortueziñezkua izaten da.

Giza arrastuak


Argazkiak.org | Tana © cc-by-sa: txikillana
Juan Carlos Lopez Quintana, Agiri taldeko arkeologua eta Santimamiñeko exkabaziñuen arduradunak bere maisuei gorazarre eginda hasi dau bere hitzaldixa. Izan be, Jose Miguel Barandiaranek oin dala 52 urte UEV-EEE-ko I Jardunaldixetan bertan emondako hitzaldixan oiñarrittu da, modu aktualizatu batian kobetan topau leikezen altxor arkeologikuak azaltzeko. Espeleologuekin batera elkarlan estuan ibiltzen gara, eta garrantzitsua da bata bestian lana ezagutzia arrastuak txarto manipulatu eta hankia ez sartzeko.

Aurkezpen hitzaldixa


Argazkiak.org | Aurkezpena © cc-by-sa: txikillana
David Diez Thale, UEV-EEE-ko lehendakarixak, Jardunaldixei hasieria emoten. ADES-eko Gotzon Aranzabal eta Oier Gorosabelek lagundu detse, politikoki oso zuzenak.

Jardunaldixetatik podkastian


Argazkiak.org | Harrera gunian © cc-by-sa: txikillana
XXVII Euskal Espeleologia jardunaldixak hasi dira. Espeleologuak eten barik heltzen dihardue Gernikako Lurraska aterpetxera, eta ADES-eko kidiak eginahalak egitten dabiz danak ondo akomodatzeko. Hiru eguneko programa trinko bat dake aurretik, ez dira aspertuko ez.